Zer da Araba a Punto?
Arabako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da, pertsona nagusi askok pairatzen duten nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eraikuntza kolektiboko estrategia bat bultzatzeko.
Eraikuntza kolektiboa
Zer esan nahi du? Konponbideak bilatzeko eta proposamenak egiteko modu bat da, guztion artean, bai eragile publikoak, bai pribatuak, komunitate antolatua, bai eta bakarka erronka garrantzitsu horri, nahi ez den bakardadeari, irtenbideak bilatzen parte hartu nahi duten pertsona guztiak ere.
A punto zera da…
Sareak ehuntzen eta pertsona, eragile eta erakundeen arteko elkarguneak harilkatzen lan egiteko eredu bat. Lan egiteko modu bat, erantzukizun indibiduala, elkartasun komunitarioa eta zerbitzu publikoaren bermea eta babesa sustatuz.
Ikuspegi komunitarioa
Komunitatearen potentziala aprobetxatzea gizarte jasangarria sortzeko, gizarteari eta ongizateari dagokienez.
Administrazio publikoa:
bultzatu, sustatu, hornitu, babestu, bermatu, aitortu, eskertu
KUMU- ARABA A PUNTO BALIABIDEEN MAPA
Zer da Kumu tresna?
Kumu datuak bistaratzeko plataforma bat da, datuen konexioak, patroiak eta joerak erakusten dituzten mapa interaktibo eta dinamikoak egiten dituena.
Tresna honen bidez, datuak eguneratzen dira, sortzen den maparekin elkarreragiteko aukera izan dezazuen. Horrela, datuak modu interaktiboan esploratuko dituzue, atal bakoitzeko nodoetara eta informaziora sartuz.
Horri esker, Araban nahi gabeko bakardadearen aurka egiten diren ekintzei buruzko informazioan sar zaitezke. Gure Kumuan gaur egun abian dauden erakundeen, ekimenen edo zerbitzuen zerrenda aurkituko duzu, baita haien artean dauden konexioak ere.
Nola parte hartu?
Erakundeek informazio osagarriaren proposamenak, aldaketak, zuzenketak edo baliabide berriak bidal ditzakete emandako edozein formatutan, informazioa zabaltzen joateko.