Zer da Araba a Punto?
Arabako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da, pertsona nagusi askok pairatzen duten nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eraikuntza kolektiboko estrategia bat bultzatzeko.
Eraikuntza kolektiboa
Zer esan nahi du? Konponbideak bilatzeko eta proposamenak egiteko modu bat da, guztion artean, bai eragile publikoak, bai pribatuak, komunitate antolatua, bai eta bakarka erronka garrantzitsu horri, nahi ez den bakardadeari, irtenbideak bilatzen parte hartu nahi duten pertsona guztiak ere.
A punto zera da…
Sareak ehuntzen eta pertsona, eragile eta erakundeen arteko elkarguneak harilkatzen lan egiteko eredu bat. Lan egiteko modu bat, erantzukizun indibiduala, elkartasun komunitarioa eta zerbitzu publikoaren bermea eta babesa sustatuz.
Ikuspegi komunitarioa
Komunitatearen potentziala aprobetxatzea gizarte jasangarria sortzeko, gizarteari eta ongizateari dagokienez.
Administrazio publikoa:
bultzatu, sustatu, hornitu, babestu, bermatu, aitortu, eskertu
KUMU- ARABA A PUNTO BALIABIDEEN MAPA
MARTXAN DAUDEN BALIABIDEEN ETA KONEXIOEN TRESNA TEKNIKOA, NAHI GABEKO BAKARDADEAREN ARAZOARI ERAGITEN DIOTENA
Tresna honen bidez, datuak aldian-aldian eguneratzen dira, sortzen den maparekin elkarreragin ahal izan dezazuen. Horrela, datuak modu interaktiboan arakatzen dira, eta atal bakoitzeko nodoetara eta informaziora sartzen dira.
Nola parte hartu?
Erakundeek informazio osagarriaren proposamenak, aldaketak, zuzenketak edo baliabide berriak bidal ditzakete emandako edozein formatutan, informazioa zabaltzen joateko.